AGURRA !!!!!!

Gaur, ekainak 25a, COVID-19 egoera dela eta modu berezi batean, ikastolara itzuli gara gure materiala hartzera, poz-pozik eta elkar ikusteko irrikitan.

Hartutako neurriak zainduz, zorroak materialaz beteta gradetara hurreratu gara, une honek sortzen dizkigun emozioak adieraziz eta ikasturte honi amaiera emanez.

Elkarri eskaini diogu, aurrean dugun uda luzez disfrutatzeko eta irailean berriro gogotsu elkartuko garela lanean hasteko !!!!!

Eskerrik asko eman didazuen guztiagatik eta ondo pasatu!!!! Disfrutatu!!!!!!

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna

Gaur, Ekainak 5, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, hain zuzen ere, Ingurumenaren aldeko jarduera eta sentsabilizazioa sustatzeko eguna.

Bereziki, etxetik  Ingurumenaren aldeko zertxobait , ekintza bat egitera animatzen zaituztet eta azpimarratu nahi dizuet, Ingurumenaren zaintza egunero bete beharreko jarduera bat dela. Burututako banakako ekintza horiek batuz gero, ekintza kolektibo handi bat sortzen dutela konturatuko gara.

Jarraian, gutariko bakoitzak egiteko moduko ekintza  erraz batzuk gogoratzen dizkizuet:

BERZIKLATU, BERRERABILI, MURRIZTU ETA ENERGIA AURREZTU.

Ingurumena

Gogoratu  eta zabaldu: Denon artean gutxi, asko bihurtzen da!!!

Lortuko dugu gure asmoa: Ingurumen garbi eta osasuntsuan bizitzea!!!!